Zer da LIBURUTUBERS?
LIBURU eta TUBE (Youtube) lotzen dituen bideoa da. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa.
Orain liburutuber bihurtuko gara. Horretarako jarraitu urratsa hauek:
2. Irakurri liburua.
3. Prestatu liburu horren aurkepena:
- Zure burua aurkeztu.
- Liburuaren titulua, egileak (idazlea/ilustratzailea/argitaletxea) eta zenbat orrialde dituen aipatu beharrekoak dira.
- Ondoren liburuaren laburpentxoa egin beharko duzu, baina ez kontatu dena!
- Liburuan gerta daitekeenari buruz hainbat galdera egin.
- Liburuari buruzko iritzia eman eta zergatik gustatu zaizun adierazi.
- Ikusleak irakurtzera animatu.
- Agurra.
5. Grabazioa: Aukeratu grabatzeko leku egokia eta ekin!
6. Igo Classroomera egindako bideoa.
Pasa den kurtsoko liburutubers:
https://www.youtube.com/playlist?list=PLlWVSxxqSb9CUAr5KaNXw1JA_wqowVYAL
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina