2020(e)ko azaroaren 27(a)

ZADORRA-6.B

Ekosistemak, ura, Zadorraren garrantzia gure hirian eta gelan landutako beste hainbat gai birpasatzeko aukera izan dugu  gaur irteera honetan. Liburuak gelan utzita, oraingoan, jolas, elkarrizketa eta behaketaren bidez ikasi dugu.
Miren eta Amaia izan dira gure gidariak.

Benetan, probetxuzko irtenaldia iruditu zaigu eta argazkiak egiteko astirik ere izan dugu:

 


ZEIN GOXOA!


 

2020(e)ko azaroaren 26(a)

Zadorra

 Gaur irteera interesgarria egin dugu Zadorrara ibaira. 

Bertan asko ikasi dugu ekintza desberdinen bidez; esate baterako, uraren zenbait parametro neurtu ditugu, karramarro jolasean aritu gara eta arrantza egin dugu.

Primerako eguna izan da eta hemen dituzue hainbat argazki!




2020(e)ko azaroaren 23(a)

2020(e)ko azaroaren 12(a)

JOLASA: LURRAREN HIGADURA DENBORAN

Kanpo-eragile geologikoak eta sortzen dituzten erliebe motak ikasi ditugu, baina zenbat denbora behar da aldaketa horiek gertatzeko? Bideo honetan, eragile bakoitzak ondorio jakin batzuetara iristeko behar duen denbora aurreikusi beharko duzu. Ekin jolasari!


 

 

 

2020(e)ko azaroaren 2(a)

LUR AZALEKO INDARRAK

Lurrazala itxuraldatzen duten kanpo-indarrak zeintzuk diren eta zer ondorio dituzten hobeto ulertzeko, Ibaia, Glaziarra eta Lurpeko urak bideoak ikusiko ditugu:

 

Ibaia from Ikaselkar on Vimeo.

.

Glaziarra from Ikaselkar on Vimeo.

.

Lurpeko urak from Ikaselkar on Vimeo.

 

IBAIAK: GALDETEGIA 

GLAZIARRAK: GALDETEGIA  (Erne lagunak! Galdetegian akats bat dago)

LURPEKO URAK: GALDETEGIA