2019(e)ko abenduaren 20(a)

GABONETAKO JAIALDIA




Oporren bezperan, urtero bezala, gabonetako jaia ospatu dugu ikastolan. Dantzak, abestiak, bertsoak, opariak, askaria eta Olentzeroren bisita ere bai. Guk bertsoak bota ditugu eta bideo honetan zein ondo egin dugun ikus dezakezue. Primeran pasa dugu eta opari pilo bat jaso dugu, zergatik ote?

Gabonetako jaialdian ateratako argazkiak ikusi nahi badituzue, sartu HEMEN

Ondo pasa oporrak!



 


GABONETAKO ASMAKIZUNA



2019(e)ko abenduaren 19(a)

BIZITZA JIRABIRAN

Handitzen-handitzen ari gara. Hazi eta hazi, ikasi eta ikasi. Zenbat gauza ikasi ditugun orain arte!  Hori da zortea!!!!

Elkarbizitzan, elkarrekin gauza asko ikasi ditugu 1. unitate honetan: Lurraren mugimenduak, urtaroak, unibertsoa, landareen mundua, sinbologia, neguko ospakizunak, olerkiak, gure denbora antolatzen...  Gaur ikastolan ikasi dugun hori,  2. eta 3. mailetako  ikasleekin  partekatzeko aukera izan dugu.
Primeran egin dugu eta denok asko ikasi dugu!


https://photos.app.goo.gl/e3cn5Ds3QX1j7UC97


2019(e)ko abenduaren 10(a)

FOTOSINTESIA

Zaila da azaltzea zer den FOTOSINTESIA. Gaur gai ikusi dugu eta prozesuaren garrantziaz hitz egin dugu. Hala ere, zalantza asko geratu dira argitzeko. Bideo hauek ideia nagusia hobeto ulertzen lagunduko digute.



2019(e)ko abenduaren 5(a)

PANTAILA SEGURUAK

Gaur "Pantaila Seguruak. Internet eta sareak" programa landu dugu.  Beste gauza batzuen artean, gizarte sareak oso tresna lagungarriak direla ikasi dugu. Baina, bisitan etorri zaigun udaltzainak ondo azaldu digun bezala, arriskuak ere badituzte; esaterako, mehatxu pertsonalak, intimitatearen aurkako delituak, iruzurrak, eduki desegokiak eskura izatea, etab. Gainera, adin txikikoak izanda, arriskuak eta delituak larriagoak dira.

Komunikabide elektronikoak nola erabili behar ditugun aztertu dugu: Interneta, sakelako telefonoa, korreoa... Hau da, IKTak modu seguru eta arduratsu batean nola erabili ikusi dugu; oso erraza baita neurri batzuk hartu ezean edonork gure dispositiboetan dugun datu, irudi, ... guztiak eskuratzea.
Orain gure eskuetan dago hori dena praktikan jartzea.

Familian IKTak erabiltzeko aholkuak eta gidak hurrengo webgunean ikus ditzakegu; beraz, esan gurasoei begirada bat botatzeko:




2019(e)ko azaroaren 30(a)

2019(e)ko azaroaren 29(a)

2019(e)ko azaroaren 28(a)

2. ASMAKIZUNA

BI TALDE ELKARREN AURKA,
BI TALDE INDARREZ TIRAKA,
BI TALDEEN ARTEAN SOKA
MINAREN MINEZ OIHUKA.

2019(e)ko azaroaren 27(a)

1. ASMAKIZUNA



GAUA BEZAIN BELTZA,
TXAPELDUNAREN ESTALKIA
 ETA EZ DA ATERKIA.

EUSKARA ASTEA ETA ASMAKIZUN LEHIAKETA


Euskararen Astean murgilduko gara berriro eta asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Gaur hasita eta igandera arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.
Hona hemen arauak:
1. Bost asmakizun izango dira, gaur lehena eta igandean  azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin: HERRI KIROLAK
5.Parte hartzen duten guztientzat izango dugu oparitxoren bat.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 2a, astelehena izango da.


Animo eta denok parte hartzera!
ARABAN BOGA BOGA, EUSKARA GORA DOA

2019(e)ko azaroaren 11(a)

2019(e)ko urriaren 16(a)

THATQUIZ

Matematika jorratzeko gune interesgarri bezain erabilerraza da Thatquiz. Hemen matematika lantzeko  ariketa mordo dago. Animo!





2019(e)ko urriaren 11(a)

2019(e)ko urriaren 7(a)

KANARIETAKO TELESKOPIO HANDIA

Galileoren garaitik gaur egunera unibertsoari behatzeko tresnak asko garatu dira. Ikus ezazue Kanarietako behatokiari buruzko bideoa.



2019(e)ko urriaren 4(a)

HERBARIOA PRESTATZEN

Gaur txango txiki bat egin dugu Aranako parkera, bertan ekintza desberdinak egin ditugu. Lehenik eta behin, ikasleak binaka jarri dira eta bikoteka zuhaitz bat aukeratu dute. Ondoren, zuhaitz horren hostoak jaso dituzte lurretik eta koadernoan zuhaitzaren eta hostoaren marrazkia egin dute.
Esan beharra dago, bai ikasleek bai irakasleek disfrutatu dugula egindakoarekin; horren froga dira ondorengo argazki hauek:

https://photos.app.goo.gl/CtWgNwxDxcd2sihb9



2019(e)ko irailaren 26(a)

IZARREN HAUTSA


“Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai” dio Xabier Leteren abestiak.

Esaldi horrek biltzen du gai honetan landuko duguna: Unibertsoa eta bizidunak.


Hurrengo bideoan abesti honen Ken Zazpiren bertsioa entzun dezakezue:





 Eta zuk zein bertsio duzu gustuko?

2019(e)ko irailaren 24(a)

2019(e)ko irailaren 23(a)

GARAI BATEKO KONTUAK

Bideo honetan, bi emakume ageri dira hizketan garai bateko (haurtzaroko) bizimoduaz:

• Garai bateko jolasak
• Erregeetako opariak
• Festetara nola joaten ziren
• Eskolaz kanpoko ekintzak



Garai bateko kontuak from Ikaselkar on Vimeo.



Gaur egun, berdin egiten al dugu? Zer egiten dugu berdin? Eta zer ez?

Zer izan da gehien harritu zaituztena?

2019(e)ko irailaren 16(a)

BIZITZA JIRABIRAN


Hona hemen 5. mailako 1. proiektua: BIZITZA JIRABIRAN



Bizitza Jirabiran from Ikaselkar on Vimeo.


Bizitzako gure zikloan besteengandik ikasten dugunez, belaunaldiz belaunaldi jaso ditugun jakintzek eta horiek transmititzeak duten garrantziaz ohartuko gara proiektu honetan.

 Bizimoduak aldatu egiten dira, baina aldaketa horiek aurrekoengandik jasotakoa barneratuz bideratzen direla aztertuko dugu.

2019(e)ko irailaren 12(a)

GOGOETAK




 Nola ikusten duzu zeure burua 5.mailan?
- Iazko kurtsoarekin alderatuta zein izango da desberdintasuna?
- Zure ustez nola moldatuko zara ikaskideekin? eta irakasleekin?
- 5.maila zoragarria izateko nolakoa izan beharko litzateke?

Pentsa ezazu eta kontaiguzu iruzkinetan.

2019(e)ko irailaren 9(a)

ONGI ETORRI 5. MAILARA



Ongi etorri Arantzabela ikastolako blog berri honetara: ARANTZABELISTIKOAK

Bertan argitaratuko ditugu bi ikasturte hauetan egingo ditugun jarduerak, argazkiak, lanak, jolasak... Klasean erabiliko ditugun baliabide asko  ere jarriko ditugu hemen.


Post edo sarrera bakoitzaren azpian iruzkinak egiteko aukera izango duzue eta benetan eskertuko dizkizuegu. Zuen gustukoa izan dadila espero dugu.

Itziar eta Karmele