2020(e)ko maiatzaren 11(a)

BERTSOLARITZA: BERTSO POSTALAK

Hemen uzten dizkizuet hurrengo 15aldirako lanak! Maiatzaren 22 erako egingo ditugu ados? Aprobetxatu bertsoekin dibertitzeko aukera!


1. OPORRAK ETXEAN

Entzun PEIO ORMAZABAL eta NEREA IBARZABALen bat bateko bertsoaldia.

https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/58/?sek_id=12

Gure egoerarekin zerikusirik badute ezta?

Aizue, datorren asteko oporretan zer egingo duzue zuek etxetik?

2. BERTSO POSTALA, ereduak

Bertso ordua dela aprobetxatuko dugu, eta bereziki egoera berezi hau, bidaiatzeko. Ze iruditzen? Lasai, nik ordainduko dut eta... jeje.

BERTSO POSTALA, herritik http://bertsoikasgela.eus/baliabideak/286/

BERTSO POSTALA, Karibetik http://bertsoikasgela.eus/baliabideak/287/

BERTSO POSTALA, Italiatik http://bertsoikasgela.eus/baliabideak/288/

3. OPORRETARAKO PLANAK edo POSTALAK EGITEN

Bertsoak abesteko erabiliko dugun doinua:



Amets egitea libre da eta osatu dezagun gure oporretarako plan idealekin bertso bana, horretarako eredu batzuk jartzen dizkizuet hemen. Eredu hauek bukaera eta oinak dituzte.

BAT AUKERATU ETA BERTSOA EGIN gero postal forma eman diezaiokegu

https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/751/

4. POSTALA EGIN ETA BIDALI

Egindako bertso hori edo berri bat erabili dezakezu aukeratutako argazkiarekin postal bat bidaltzeko nahi duzun pertsonari. Baina ez ahaztu eta igo Classroomera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina