2020(e)ko maiatzaren 31(a)
2020(e)ko maiatzaren 30(a)
2020(e)ko maiatzaren 27(a)
2020(e)ko maiatzaren 25(a)
ESPERIMENTUAK
Materia gara, inguratzen gaituen guztia materiaz eginda dago, eta askotariko material nahiz substantziatan azaltzen da.
Nola sortzen dira bizirauteko behar ditugun baliabideak? Zer prozesu gertatzen dira? Nola eragiten du gizakiak behar horiek lortzeko prozesuan?
Galdera horiei erantzuna emateko, batetik, ikerlari bihurtuko gara eta materiaren propietateak nahiz egoerak aztertzeko eta ezagutzeko ikerketa zientifikoak egingo ditugu.
Bestetik, bizirauteko beharrezkoak ditugun lehengaiak nola eskuratzen diren eta produktuak sortzeko zer prozesu egiten diren ezagutuko dugu.
Ikerlari bihurtzeko bidean gaudenez, ESPERIMENTUAK Webgunea ikertuko dugu.
Aztertu webgunea eta bidali iruzkin bat esanez, hor agertzen diren esperimentuen artean, zein gustatuko litzaizuekeen egitea.

2020(e)ko maiatzaren 24(a)
2020(e)ko maiatzaren 23(a)
2020(e)ko maiatzaren 22(a)
TAILERRA: ELENA MENDIZABALEN ESKULTURAK
.
Elena Mendizabal artista bezalako eskultura bat egitea proposatzen dizuegu, kartoia eta margoa erabiliz .
Artiumeko erakusketa: Elena Mendizabal. Eskultura.
Gogoratu egindako lanaren argazkia Classroomera igo behar dela.
2020(e)ko maiatzaren 20(a)
2020(e)ko maiatzaren 18(a)
LIBURUTUBERS
Zer da LIBURUTUBERS?
LIBURU eta TUBE (Youtube) lotzen dituen bideoa da. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa.
Orain liburutuber bihurtuko gara. Horretarako jarraitu urratsa hauek:
2. Irakurri liburua.
3. Prestatu liburu horren aurkepena:
- Zure burua aurkeztu.
- Liburuaren titulua, egileak (idazlea/ilustratzailea/argitaletxea) eta zenbat orrialde dituen aipatu beharrekoak dira.
- Ondoren liburuaren laburpentxoa egin beharko duzu, baina ez kontatu dena!
- Liburuan gerta daitekeenari buruz hainbat galdera egin.
- Liburuari buruzko iritzia eman eta zergatik gustatu zaizun adierazi.
- Ikusleak irakurtzera animatu.
- Agurra.
5. Grabazioa: Aukeratu grabatzeko leku egokia eta ekin!
6. Igo Classroomera egindako bideoa.
Pasa den kurtsoko liburutubers:
https://www.youtube.com/playlist?list=PLlWVSxxqSb9CUAr5KaNXw1JA_wqowVYAL
2020(e)ko maiatzaren 17(a)
2020(e)ko maiatzaren 16(a)
2020(e)ko maiatzaren 15(a)
TAILERRA: TESTUEKIN LANEAN
3. Artiumen bideo-lantegia: Testuekin lanean from Artium Museoa on Vimeo.
Testu batetik abiatuko gara, adibidez, irakurtzen ari zareten liburu baten esaldi bat.
Lanaren argazkia Classroomera igo behar da.
Testu batetik abiatuko gara, adibidez, irakurtzen ari zareten liburu baten esaldi bat.
Lanaren argazkia Classroomera igo behar da.
2020(e)ko maiatzaren 13(a)
2020(e)ko maiatzaren 11(a)
BERTSOLARITZA: BERTSO POSTALAK
Hemen uzten dizkizuet hurrengo 15aldirako lanak! Maiatzaren 22 erako egingo ditugu ados? Aprobetxatu bertsoekin dibertitzeko aukera!
1. OPORRAK ETXEAN
Entzun PEIO ORMAZABAL eta NEREA IBARZABALen bat bateko bertsoaldia.
https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/58/?sek_id=12
Gure egoerarekin zerikusirik badute ezta?
Aizue, datorren asteko oporretan zer egingo duzue zuek etxetik?
2. BERTSO POSTALA, ereduak
Bertso ordua dela aprobetxatuko dugu, eta bereziki egoera berezi hau, bidaiatzeko. Ze iruditzen? Lasai, nik ordainduko dut eta... jeje.
BERTSO POSTALA, herritik http://bertsoikasgela.eus/baliabideak/286/
BERTSO POSTALA, Karibetik http://bertsoikasgela.eus/baliabideak/287/
BERTSO POSTALA, Italiatik http://bertsoikasgela.eus/baliabideak/288/
3. OPORRETARAKO PLANAK edo POSTALAK EGITEN
Bertsoak abesteko erabiliko dugun doinua:
Amets egitea libre da eta osatu dezagun gure oporretarako plan idealekin bertso bana, horretarako eredu batzuk jartzen dizkizuet hemen. Eredu hauek bukaera eta oinak dituzte.
BAT AUKERATU ETA BERTSOA EGIN gero postal forma eman diezaiokegu
https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/751/
4. POSTALA EGIN ETA BIDALI
Egindako bertso hori edo berri bat erabili dezakezu aukeratutako argazkiarekin postal bat bidaltzeko nahi duzun pertsonari. Baina ez ahaztu eta igo Classroomera.

2020(e)ko maiatzaren 10(a)
2020(e)ko maiatzaren 7(a)
TAILERRA: ERLIEBEAREN HASTAPENAK
2. Artiumen bideo-lantegia: Erliebearen hastapenak from Artium Museoa on Vimeo.
Zuen lanaren argazkia edo bideoa Classroomera igo behar da.
Zuen lanaren argazkia edo bideoa Classroomera igo behar da.
2020(e)ko maiatzaren 4(a)
BIZITOKITIK KILOMETRO BATEKO EREMUA
Joan den larunbatetik aurrera bizitokitik kilometro bateko eremuan ibili ahalko dira umeak egunean behin. Ondoko mapa interaktiboak norbere bizitokia aukeratu eta aipatu eremua bistaratzeko aukera ematen du:
JARDUERA:
- Bilatu zure etxeko helbidea mapa interaktibo honetan.
- Juxtu-juxtu zure etxean dagoen lekuan klikatu eta kilometro bateko eremua agertuko da.
- Ateratzen den zirkuluaren argazkia gorde zure ordenagailuan "Screenshot" luzapena erabiliz.
- Igo argazki hori Classroomera.
- Paseatzera edo jolastera ateratzen zaretenean, errespetatzen duzue eremu hori?
- Normalean nondik joaten zareta?
- Zer egiten duzue? Zertan jolasten zarete?
2020(e)ko maiatzaren 3(a)
MEKANOGRAFIA
Berrogeialdian gaudenez denbora gehiago izango duzue ordenagailuan egoteko, ezta? Hona hemen proposamen bat: mekanografia ikastaro bat egitea.
Jakiteko zer den mekanografia klikatu HEMEN eta kontuan hartu teknika hori ikasten erabiliko dituzuen orduak, ziur aski zeuen bizitzan zehar amortizatuko dituzuela.
Hementxe uzten dizkizuegu mekanografiatzen ikasteko 2 Web orrialderen helbidea:
https://www.artypist.com/eu/
1. honetan ikastaroa egiteko erregistratu behar duzue (horretarako gurasoen baimena beharko duzue), hala ere lehenago gonbidatu bezala sar zaitezkete ikusteko nolakoa den programa.
https://vedoque.com/juegos/mecano/
2. helbide honetan, mekanografia ikasteko ikastaro ugari aurki ditzakezue.
2020(e)ko maiatzaren 2(a)
2020(e)ko maiatzaren 1(a)
MAIATZAREN 1EKO ERRONKA
11. ERRONKA
Proben argazkiak edo bideoak Classroomera igo behar dira.
Hona hemen gaurko erronka gainditu dutenak:
5. MAILA A
5. MAILA B
Proben argazkiak edo bideoak Classroomera igo behar dira.
Hona hemen gaurko erronka gainditu dutenak:
5. MAILA A
5. MAILA B
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)