2020(e)ko maiatzaren 15(a)

TAILERRA: TESTUEKIN LANEAN

3. Artiumen bideo-lantegia: Testuekin lanean from Artium Museoa on Vimeo.


 Testu batetik abiatuko gara, adibidez, irakurtzen ari zareten liburu baten esaldi bat.

Lanaren argazkia  Classroomera igo behar da. 

2020(e)ko maiatzaren 11(a)

BERTSOLARITZA: BERTSO POSTALAK

Hemen uzten dizkizuet hurrengo 15aldirako lanak! Maiatzaren 22 erako egingo ditugu ados? Aprobetxatu bertsoekin dibertitzeko aukera!


1. OPORRAK ETXEAN

Entzun PEIO ORMAZABAL eta NEREA IBARZABALen bat bateko bertsoaldia.

https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/58/?sek_id=12

Gure egoerarekin zerikusirik badute ezta?

Aizue, datorren asteko oporretan zer egingo duzue zuek etxetik?

2. BERTSO POSTALA, ereduak

Bertso ordua dela aprobetxatuko dugu, eta bereziki egoera berezi hau, bidaiatzeko. Ze iruditzen? Lasai, nik ordainduko dut eta... jeje.

BERTSO POSTALA, herritik http://bertsoikasgela.eus/baliabideak/286/

BERTSO POSTALA, Karibetik http://bertsoikasgela.eus/baliabideak/287/

BERTSO POSTALA, Italiatik http://bertsoikasgela.eus/baliabideak/288/

3. OPORRETARAKO PLANAK edo POSTALAK EGITEN

Bertsoak abesteko erabiliko dugun doinua:



Amets egitea libre da eta osatu dezagun gure oporretarako plan idealekin bertso bana, horretarako eredu batzuk jartzen dizkizuet hemen. Eredu hauek bukaera eta oinak dituzte.

BAT AUKERATU ETA BERTSOA EGIN gero postal forma eman diezaiokegu

https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/751/

4. POSTALA EGIN ETA BIDALI

Egindako bertso hori edo berri bat erabili dezakezu aukeratutako argazkiarekin postal bat bidaltzeko nahi duzun pertsonari. Baina ez ahaztu eta igo Classroomera.

2020(e)ko maiatzaren 4(a)

BIZITOKITIK KILOMETRO BATEKO EREMUA

Joan den larunbatetik aurrera bizitokitik kilometro bateko eremuan ibili ahalko dira umeak egunean behin. Ondoko mapa interaktiboak norbere bizitokia aukeratu eta aipatu eremua bistaratzeko aukera ematen du:

https://atlasak.datuak.net/covid-19_umeakEH/

JARDUERA:

  1. Bilatu zure etxeko helbidea mapa interaktibo honetan. 
  2. Juxtu-juxtu zure etxean dagoen lekuan klikatu eta kilometro bateko eremua agertuko da.
  3. Ateratzen den zirkuluaren argazkia gorde zure ordenagailuan "Screenshot" luzapena erabiliz.
  4.  Igo argazki hori Classroomera.
  5.  Paseatzera edo jolastera ateratzen zaretenean, errespetatzen duzue eremu hori?
  6. Normalean nondik joaten zareta?
  7. Zer egiten duzue? Zertan jolasten zarete?

2020(e)ko maiatzaren 3(a)

MEKANOGRAFIA


Berrogeialdian gaudenez denbora gehiago izango duzue ordenagailuan egoteko, ezta? Hona hemen proposamen bat: mekanografia ikastaro bat egitea.

Jakiteko zer den mekanografia klikatu HEMEN eta kontuan hartu teknika hori ikasten erabiliko dituzuen orduak, ziur aski zeuen bizitzan zehar amortizatuko dituzuela.

Hementxe uzten dizkizuegu mekanografiatzen ikasteko 2 Web orrialderen helbidea:

https://www.artypist.com/eu/
1. honetan ikastaroa egiteko erregistratu behar duzue (horretarako gurasoen baimena beharko duzue), hala ere lehenago gonbidatu bezala sar zaitezkete ikusteko nolakoa den programa.

https://vedoque.com/juegos/mecano/
2. helbide honetan, mekanografia ikasteko  ikastaro ugari aurki ditzakezue.


2020(e)ko maiatzaren 1(a)