Aquarium proiektua ireki eta aztertu elementu bakoitza.
Ikusi nola dagoen eginda eta bertan aldaketa berriak egin: arrainen abiadura, arrainen izenak, burbuilen mugimenduak …
Ondoren bakoitzak bere akuario- animazioa egingo du honako baldintzak kontuan izanik:
- Gutxienez animali hauek agertu behar dira: Bi arrain, karramarro bat, ostra bat eta olagarro bat. (animaliaren bat ez baduzu aurkitzen, zuk marratu dezakezu)
- Animaliak mugimenduan arituko dira etengabe.
- Arrainak ertzera heltzean errebotatu egingo dute.
- Ostra ez da mugituko, baina ahoa zabaltzen arituko da.
- Animalien gainean klikatzean euren izena esango dute.
- Olagarroak gorantz ihes egingo du bere gainean klikatzean.
- Burbuilen mugimendua simulatu behar da.
Lana bukatzen duzunean partekatu eta irakasleari bidali. Bidalitako lanak hemen argitaratuko dutugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina