2020(e)ko apirilaren 26(a)

ERRONKA BERRIAK



San Prudentzio asterako ERRONKA BERRIAK ditugu!

Bost erronka prestatu ditugu zuek etxean dibertitzen eta ikasten jarraitzeko.
Bihar, apirilaren 27an, lehenengo erronka  izango da. 

  Adi egon eta sartu blogean!
Ez da derrigorrezkoa erronka hauek egitea, baina PRIMERAN pasatuko dugu. Aurrekoan bezala, argazkiak eta bideoak... Classroomera bidali eta gero  blogean argitaratuko ditugu.

2020(e)ko apirilaren 25(a)

TRAMPOLINE

https://scratch.mit.edu/projects/22932907/

Trampoline proiektuak ireki eta aztertu elementu bakoitza:https://scratch.mit.edu/projects/22932955/ 
Ikusi nola dagoen eginda eta egin aldaketa berriak: abiadura, pertsonaiaren izena, mugimenduak, agertokia …
Ondoren, bakoitzak bere tranpolina egingo du honako baldintzak kontuan izanik:
-Zuen argazkia igo eta moldatu ekintzaren protagonista bezala erabiltzeko.
- Jolasa hasteko zein tekla sakatu behar diren azaldu behar da.
- Jolasa egin efektu eta soinu desberdinak erabiliz.

2020(e)ko apirilaren 23(a)

BARATZA ETXEAN


EUSKARALDIA: ETXEALDETIK EUSKARALDIRA

EUSKARALDIA: Hizkuntz-ohiturei begiratua emango diegu  
ETXEALDETIK EUSKARALDIRA ekimenarekin hasteko?! 
Hemen duzue norekin eta nola hitz egiten dugunari buruzko erradiografia bat egiteko ariketa sinple bezain erabilgarria egiteko bidea. 
Ekin diezaiogun!

2020(e)ko apirilaren 16(a)

OSTEGUNEKO ERRONKA

6. ERRONKA 


IRAKURTZEN BADAKIDALAKO 
.
.


Ez da liburu oso bat irakurri behar e! Kapitulo bat, ipuin labur bat, testu labur bat... zuena da aukera!
.
Hona hemen gaurko erronka gainditu dutenak: 


2020(e)ko apirilaren 14(a)

2020(e)ko apirilaren 13(a)

ASTELEHENEKO ERRONKA

3. ERRONKA.
Kaixo lagunak hemen duzue Erronkategiaren 3. ERRONKA:
AITON-AMON MAITEAK
Gai izango al zara hirugarren erronka gainditzeko?


Hasteko ERRONKA irakurri:



ADOBE SPARK programa erabiliko dugu erronka hau egiteko.


Hurrengo bideoan programa honen erabilera ikas dezakegu:




.
.
Hona hemen gaurko erronka gainditu dutenak:


2020(e)ko apirilaren 12(a)

SCRATCH - AKUARIOA

https://scratch.mit.edu/projects/62826/

Aquarium proiektua ireki eta aztertu elementu bakoitza.

Ikusi nola dagoen eginda eta bertan aldaketa berriak egin: arrainen abiadura, arrainen izenak, burbuilen mugimenduak …

Ondoren  bakoitzak bere akuario- animazioa  egingo du honako baldintzak kontuan izanik:

- Gutxienez animali hauek agertu behar dira: Bi arrain, karramarro bat, ostra bat eta olagarro bat. (animaliaren bat ez baduzu aurkitzen, zuk marratu dezakezu)

- Animaliak mugimenduan arituko dira etengabe.

 - Arrainak ertzera heltzean errebotatu egingo dute.

 - Ostra ez da mugituko, baina ahoa zabaltzen arituko da.

- Animalien gainean klikatzean euren izena esango dute.

- Olagarroak gorantz ihes egingo du bere gainean klikatzean.

- Burbuilen mugimendua simulatu behar da.


Lana bukatzen duzunean partekatu eta irakasleari bidali. Bidalitako lanak hemen argitaratuko dutugu.

2020(e)ko apirilaren 10(a)

OSTIRALEKO ERRONKA

2. ERRONKA.
Kaixo lagunak hemen duzue Erronkategiaren 2. ERRONKA:
UDABERRIAN KANTUZ
Gai izango al zara bigarren erronka gainditzeko?

Hasteko ERRONKA irakurri:

Gero bideoak ikusi:

1. bideoa:

2. bideoa:


3. bideoa:



Erronkaren emaitza Classroomen bidez bidali behar da. 

Hona hemen gaurko erronka gainditu dutenak:


2020(e)ko apirilaren 9(a)

OSTEGUNEKO ERRONKA


1. ERRONKA.

Kaixo lagunak hemen duzue Erronkategiaren 1. ERRONKA:

GOAZEN DENOK MOZORRATZERA.


Gai izango al zara lehenengo erronka gainditzeko?

Ondo pasatzeko prest al zaude?

Hasteko, irakurri eskatzen zaizuna. ANIMO!

Erronkaren emaitza Classroomen bidez bidali behar da. 

Hona hemen gaurko erronka gainditu dutenak:


2020(e)ko apirilaren 8(a)

ERRONKATEGIA


Kaixo Arantzabela ikastolako ikasleak eta familiak,

Zer moduz zaudete?

Berehala Aste Santua iritsiko da eta horrekin batera oporrak izango dituzue. Egun hauetan ez dago klaserik, baina etxean egoten jarraitu behar dugunez Arantzabela Ikastolako irakasleok proposamen bat daukagu zuek etxean dibertitzen jarraitzeko: ERRONKATEGIA.


Erronkategian egunero ekintza bat proposatuko dizuegu etxean egiteko. Ekintza hauek dibertigarriak eta entretenigarriak izango dira. Beraz, ostegunean bertan, apirilaren 9an,  blogean lehenengo erronka argitaratuko dugu! Adi egon eta sartu blogean!
Gai izango al zarete ERRONKATEGIAN proposatzen dizkizuegun erronka guztiak egiteko?
Irakurri arretaz Erronkategiaren inguruko argibide guztiak.


Kaixo Arantzabela ikastolako ikasleak eta familiak,

¿Qué tal estáis?


Pronto comenzarán las fiestas de Semana Santa y durante esos días no hay clases, pero teniendo en cuenta que debemos seguir quedándonos en casa os tenemos preparada una propuesta entretenida y divertida para pasarlo bien desde casa: EL ERRONKATEGI


En el Erronkategi todos los días os presentaremos un reto divertido para hacer desde casa. Estos retos serán agradables y lúdicos. 
Este jueves, 9 de abril, publicaremos en el blog de clase el primer reto. ¡Estad atentos y entrad al blog de clase! ¿Seréis capaces de conseguir todos los retos del Erronkategi?
Entrad y leed con atención toda la información respecto al Erronkategi:










2020(e)ko apirilaren 7(a)

BIBI-BIZI ARRANOA

https://multimedia.ikastola.eus/bizizehatz/

Orrialde honetan saioa hasten baduzue,  euskera lantzeko ariketa interesgarriak egiteko aukera izango duzue.

Animo!
 Ea ariketa guztiak egiten dituzuen!

2020(e)ko apirilaren 6(a)

BERTSO IKASGELA



https://bertsoikasgela.eus/


Bertsoikasgela.eus atarian  eskura izango duzue etxean bertsolaritza lantzeko material asko: haurrentzat musikatutako 150 bertso sorta pantailatik abesteko moduan, bideoan bertsolari ezagunen bat-bateko 150 bertsoaldi, pantailatik egiteko hizkuntza jolasak eta bertsoak etxean sortzeko 50 fitxa.

Ea webgune honetan aurkitzen duzuen inspirazioa Classroomen jarri dugun lana "BERTSO PAPERAK"  ahalik eta hoberen egiteko.


Beste errimategi bat:

2020(e)ko apirilaren 5(a)

MARIE TRUFFIE



Aprobetxatuz aste honetan "Txokolatezko pastela" liburua irakurri duzuela eta postre baten errezeta idatzi behar duzuela, albiste izugarri bat daukagu zuentzat:

Gaur egun Europan dugun sukaldaririk ospetsuenetako batek, MARIE TRUFFIE, hain zuzen ere, postre baten errezeta prestatu eta grabatu du ARANTZABELAKO neska eta mutilentzat bereziki.

Zer? Nola gelditu zarete? Ikaragarria, ezta? Arazo bakarra hizkuntza izan da. Jakingo duzuen bezala, Marie Truffie frantziarra da eta ez du euskara oso ondo menperatzen, baina ulertu...ulertzen zaio.