2020(e)ko abenduaren 23(a)

2020(e)ko abenduaren 17(a)

ONGI GOSALDU

Aurten ere, Osasunerako eta Kontsumorako Udal Sailak antolatutako ONGI GOSALDU jardueran parte hartu dugu.
Egunari gogotik ekin nahi badiogu ongi gosaldu behar dugula gogorarazi digute. Horrela emaitza hobeak lortuko ditugu eta gure bilakaera fisikoa hobea izango da.
Gosari egokiak hauek izan behar ditu:
esnekiren bat, karbono hidrato asko duen janariren bat eta fruitu nahiz zukuren bat.


 ARGAZKIAK

2020(e)ko azaroaren 27(a)

ZADORRA-6.B

Ekosistemak, ura, Zadorraren garrantzia gure hirian eta gelan landutako beste hainbat gai birpasatzeko aukera izan dugu  gaur irteera honetan. Liburuak gelan utzita, oraingoan, jolas, elkarrizketa eta behaketaren bidez ikasi dugu.
Miren eta Amaia izan dira gure gidariak.

Benetan, probetxuzko irtenaldia iruditu zaigu eta argazkiak egiteko astirik ere izan dugu:

 


ZEIN GOXOA!


 

2020(e)ko azaroaren 26(a)

Zadorra

 Gaur irteera interesgarria egin dugu Zadorrara ibaira. 

Bertan asko ikasi dugu ekintza desberdinen bidez; esate baterako, uraren zenbait parametro neurtu ditugu, karramarro jolasean aritu gara eta arrantza egin dugu.

Primerako eguna izan da eta hemen dituzue hainbat argazki!




2020(e)ko azaroaren 23(a)

ZADORRA IRTEERA PRESTATZEN

Eta zuk zer dakizu Zadorrari buruz? 


  Zadorraren flora eta fauna ezagutzeko, aritu hurrengo jolasean: 

 


 

2020(e)ko azaroaren 12(a)

JOLASA: LURRAREN HIGADURA DENBORAN

Kanpo-eragile geologikoak eta sortzen dituzten erliebe motak ikasi ditugu, baina zenbat denbora behar da aldaketa horiek gertatzeko? Bideo honetan, eragile bakoitzak ondorio jakin batzuetara iristeko behar duen denbora aurreikusi beharko duzu. Ekin jolasari!


 

 

 

2020(e)ko azaroaren 2(a)

LUR AZALEKO INDARRAK

Lurrazala itxuraldatzen duten kanpo-indarrak zeintzuk diren eta zer ondorio dituzten hobeto ulertzeko, Ibaia, Glaziarra eta Lurpeko urak bideoak ikusiko ditugu:

 

Ibaia from Ikaselkar on Vimeo.

.

Glaziarra from Ikaselkar on Vimeo.

.

Lurpeko urak from Ikaselkar on Vimeo.

 

IBAIAK: GALDETEGIA 

GLAZIARRAK: GALDETEGIA  (Erne lagunak! Galdetegian akats bat dago)

LURPEKO URAK: GALDETEGIA 

2020(e)ko urriaren 22(a)

SUMENDIAK

 

Sumendiak from Ikaselkar on Vimeo.

 

Bideoan ikusi dugun erliebe-elementuari sumendi deitzen zaio. Sumendia erupzioan hastean, mantuan dauden arroka urtuak kanpora irteten dira.

Gasdun edari bat astintzean turrustan ateratzen denean bezala dihardu sumendiak. Lur barneko indarren eraginez lurrazaleko zirrikituetatik gora doazen materialek irekigune bat topatzen badute, indarrez irteten dira, eta magma eta gasak kanpora ateratzen.

(1) Magmak egindako bideari tximinia deritzo, eta tximiniaren ahoari kraterra.

(2) Laba hozten denean solidotu egiten da, eta, hala, magma-harriak sortzen dira

 

2020(e)ko irailaren 29(a)

Kitbull, txakur laguna

 

 
 ● Nola bizi dira hasieran?
 ● Nolako bizitza dute? 
● Zer sentitu dute elkar ezagutu dutenean? 
 ● Zergatik?
● Behin hurbiltzen direla, nola sentitzen dira? 
● Eta pertsonei, orokorrean, zer gertatzen zaie? 
 ● Antzeko egoerak gertatzen dira? Edo ez? Aipatu adibideak.

2020(e)ko irailaren 8(a)

OPORRETAKO OROIMENAK


Ziur oporretan ekintza zoragarriak  egin dituzula eta momentu aipagarriak bizi dituzula. Gogora ekarri eta partekatu horietako bat iruzkinetan.

2020(e)ko irailaren 7(a)

BAT ETA BAT = TALDE OSOA

 

-

 ● Zertan da bizimodua desberdina? 

● Zergatik? 

● Nola bizi dira? 

● Zer egiten dute elkarrekin? 

● Norbait gelditzen da taldetik kanpo?

 ● Nolako harremanak dituzte beren artean? 

● Eztabaidak dituzte? 

● Borroka egiten dute? 

● Paso egiten dute? 

● Laguntza ematen diote elkarri?

2020(e)ko irailaren 3(a)

ONGI ETORRI 6. MAILARA

 

 

Aupa 6. mailako neska-mutilok! 

Opor luze eta berezi hau pasa ondoren, hemen gara berriro. 

Lanerako prest? 

 Animoz beterik etorri!  Ikastola zain duzue.

Astelehenean elkar ikusiko dugu.

2020(e)ko ekainaren 19(a)

KORTXO BIRTUALA




 Aurten irakurtzeaz gain, beste betebehar bat ere proposatu nahi dizuegu udan egiteko. Zuen berri izan nahi genuke eta horretarako badakigu zer egin dezakezuen: argazki bat eta testu txiki bat idatzi gure kortxo birtualetan.Goiko aldean daude eta gela bakoitzak berea du, gogoratu pasahitza behar dela sartzeko. Horrela, denok izango dugu elkarren berri. Edozein izan daiteke gaia: oporrak, mendi buelta bat, lagun berriak, bidaiak, zuen herriko argazki bat, herriko laguntaldea... Ez zaitezte alferrak izan, bi hilabetetan egongo da zer kontatu, eta argazki batekin laguntzen baduzue askoz hobe.

Ondo pasa oporrak!

ESCAPE ROOM: CORONABIRUSA HIL ALA BIZI?!

  Nork lortuko du Carter doktore maltzurrari aurre egitea?? 

https://view.genial.ly/5ecabb29f14dd60d9073b216/game-breakout-escape-room-covid19


Londreseko metroko planoa: https://londresando.com/metro/

5. MAILA B-KO AGURRA

.
Eskerrik asko Aroa muntaia egiteagatik. Artista handia zara!




 KAHOOT

 Hemen  duzue ere prestatu dugun NOR DA NOR Kahoota


https://kahoot.it/challenge/05522315?challenge-id=8185d215-4499-412a-bae8-c95270abec67_1592497526560

KURTSOKO AZKEN EGUNA: LUCIAREN AGURRA

Beheko irudian klikatzen baduzue  Lucia Z.-ek Scratch programarekin prestatu duen lana ikus dezakezue:
https://scratch.mit.edu/projects/397333572/fullscreen/



ONDO PASA OPORRETAN!

6. MAILAKOENTZAKO AGUR BERTSOAK

ZUZENDARIARI AGUR BERTSOAK


2020(e)ko ekainaren 11(a)

GAUR bertso saioa 15:00etan ikasleentzat BERTSOA.EUS atarian

Ikasturte berezi honi merezi duen amaiera emateko, bertsolaritza eskolan landu dugun Euskal Herriko ikasle guztiontzat saio berezia eskainiko dute asteazkenean, 15:00etan www.bertsoa.eus atarian.
Gogoa baduzue sartu eta gozatu!

2020(e)ko ekainaren 6(a)

XXV. Arabako Bertso Eskolarteko finalista SARITUAK

Erabakita geratu dira aurtengo Arabako Bertso Eskolarteko finalistak nortzuk diren. Horiek  irailaren 13an, goiz pasa Hontza Xtrem abentura parkera joateko saria irabazi dute.

.

 

 

 

Informazio gehiago HEMEN.

 

2020(e)ko ekainaren 5(a)

Arabako Eskolartekoan idatzizko lan hautatuak entzungai

Maiatzean Araba osoko 40 ikastetxe eta 700 ikaslek parte hartu ostean, iritsi da finalaren eguna.
ARABAR ERRIOXA, MENDIALDEA, LAUTADA, GASTEIZ, GORBEIALDEA eta  AIARALDEko haurren lan aukeratuak sarean daude ikusgarri


.
Bideo honetan gure ikastolako lan hautatuak entzun ditzakegu.

SARI BANAKETA
Ekainaren 6ean, LARUNBATEAN 12:00etan izango da
ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAREM YOUTUBEKO Kanalean

Sarituen izenak WEB bidez ere publikatuko dira:

TAILERRA: ARRAINAREN ESKULANA




.
Bukatzen duzunean, igo zure arrainaren argazkia Classroomera

2020(e)ko ekainaren 4(a)

IKASTOLAKO JAIA

2020ko Arantzabela Ikastolako jaia ospatzeko hona hemen Arantzabela dantza taldeko AGURRA.!!!



2020(e)ko maiatzaren 25(a)

ESPERIMENTUAK

http://www.esperimentuak.eus/
Materia gara, inguratzen gaituen guztia materiaz eginda dago, eta askotariko material nahiz substantziatan azaltzen da.

Nola sortzen dira bizirauteko behar ditugun baliabideak? Zer prozesu gertatzen dira? Nola eragiten du gizakiak behar horiek lortzeko prozesuan?

Galdera horiei erantzuna emateko, batetik, ikerlari bihurtuko gara eta materiaren propietateak nahiz egoerak aztertzeko eta ezagutzeko ikerketa zientifikoak egingo ditugu.

Bestetik, bizirauteko beharrezkoak ditugun lehengaiak nola eskuratzen diren eta produktuak sortzeko zer prozesu egiten diren ezagutuko dugu.

Ikerlari bihurtzeko bidean gaudenez,  ESPERIMENTUAK Webgunea ikertuko dugu.

Aztertu webgunea eta bidali iruzkin bat esanez, hor agertzen diren esperimentuen artean, zein gustatuko litzaizuekeen egitea.

2020(e)ko maiatzaren 22(a)

TAILERRA: ELENA MENDIZABALEN ESKULTURAK




.

 Elena Mendizabal artista bezalako eskultura bat egitea proposatzen dizuegu, kartoia eta margoa erabiliz .

 Artiumeko erakusketa: Elena Mendizabal. Eskultura.  


Gogoratu egindako lanaren argazkia Classroomera igo behar dela. 

2020(e)ko maiatzaren 18(a)

LIBURUTUBERS




Zer da LIBURUTUBERS?

LIBURU eta TUBE (Youtube) lotzen dituen bideoa da. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa.

 Orain liburutuber bihurtuko gara. Horretarako  jarraitu urratsa hauek:

  1.  Aukeratu nahi duzun euskarazko liburu bat, etxean duzun bat edo Ta-Tum   plataforman dagoen bat.

 2.  Irakurri liburua.

 3. Prestatu liburu horren aurkepena:  
  • Zure burua aurkeztu.
  • Liburuaren titulua, egileak (idazlea/ilustratzailea/argitaletxea) eta zenbat orrialde dituen aipatu beharrekoak dira.
  • Ondoren liburuaren laburpentxoa egin beharko duzu, baina ez kontatu dena! 
  • Liburuan gerta daitekeenari buruz hainbat galdera egin.
  • Liburuari buruzko iritzia eman eta zergatik gustatu zaizun adierazi.
  • Ikusleak irakurtzera animatu.
  • Agurra. 
   4.  Grabatzen hasi aurretik entseatu eta probak egin.

   5.  Grabazioa: Aukeratu grabatzeko leku egokia eta ekin!

   6.  Igo Classroomera  egindako bideoa.



Pasa den kurtsoko liburutubers:
 
https://www.youtube.com/playlist?list=PLlWVSxxqSb9CUAr5KaNXw1JA_wqowVYAL