2020(e)ko azaroaren 27(a)

ZADORRA-6.B

Ekosistemak, ura, Zadorraren garrantzia gure hirian eta gelan landutako beste hainbat gai birpasatzeko aukera izan dugu  gaur irteera honetan. Liburuak gelan utzita, oraingoan, jolas, elkarrizketa eta behaketaren bidez ikasi dugu.
Miren eta Amaia izan dira gure gidariak.

Benetan, probetxuzko irtenaldia iruditu zaigu eta argazkiak egiteko astirik ere izan dugu:

 


ZEIN GOXOA!


 

2020(e)ko azaroaren 26(a)

Zadorra

 Gaur irteera interesgarria egin dugu Zadorrara ibaira. 

Bertan asko ikasi dugu ekintza desberdinen bidez; esate baterako, uraren zenbait parametro neurtu ditugu, karramarro jolasean aritu gara eta arrantza egin dugu.

Primerako eguna izan da eta hemen dituzue hainbat argazki!




2020(e)ko azaroaren 23(a)

ZADORRA IRTEERA PRESTATZEN

Eta zuk zer dakizu Zadorrari buruz? 


  Zadorraren flora eta fauna ezagutzeko, aritu hurrengo jolasean: