2021(e)ko martxoaren 31(a)

BURU-LANA 2

 

  Aurkitu hurrengo irudian hutsik dauden laukietan jarri behar dituzun bost irudiak, honako hauek kontuan hartuta: 

1.- Eskuineko zenbakiek adierazten dute lerroko zenbat irudi dauden posizio egokian. 

2.- Ezkerreko zenbakiek lerro horretan zenbat irudi sartu behar dituzun adierazten dute. 




2021(e)ko martxoaren 26(a)

GIMNASIA MENTALA

 

Zein da seriea osatzeko falta den zenbakia?

BOOKTRAILER

Zer da Booktrailer bat...?
Booktrailer bat, liburu bat sustatzeko egiten den bideo bat da. Bideo hori interneten argitaratzean irakurle berriak lortzeko aukera handitzen da

Booktrailer baten elementuak:

  1. Liburuaren eta argitaletxearen aurkezpena.
  2. Liburutik hartutako jatorrizko testuak aukeratu. 
  3. Irudiak: Liburuko ilustrazioak erabili eta irudirik ez balu, interneten bilatu ideia bat egiteko baliogarriak direnak.
  4. Idazlearen informazioa eman.
  5. Argitaratua izan den data eta non aurki daitekeen azaldu.

Nola egin Booktrailer bat?

  • Bildu taldeka eta adostu nola egokitu behar duzuen narrazioan egindakoa, Booktrailer baten itxura izan dezan.
  • Sortu Booktrailer bat aurrez aipatu ditugun elementu eta ezaugarriak errespetatuz.
  • Sortutako Booktrailerra gure blogeko  Liburutuberseko atalean publikatuko dugu.

Adibidea:

 

.

2021(e)ko martxoaren 18(a)

BURU-LANA

 

  Aurkitu hurrengo irudian hutsik dauden laukietan jarri behar dituzun bost irudiak, honako hauek kontuan hartuta: 

1.- Eskuineko zenbakiek adierazten dute lerroko zenbat irudi dauden posizio egokian. 

2.- Ezkerreko zenbakiek lerro horretan zenbat irudi sartu behar dituzun adierazten dute. 




ERDI AROKO GASTEIZ - 6. MAILA B

 

Zein polita den gure hiria, eta zenbat historia gordetzen dituen!
Erdi Aroko Gasteiz aztertzeko aukera izan dugu bi adituekin: Beatriz eta Igor
Pistak jarraituz eta argibideen bitartez, Erdi Aroko eraikin, ohitura  eta gertaera garrantzitsu batzuk ikasi ditugu.
Orain badakigu noiz eta nola sortu zen gure hiria!

ARGAZKIAK

2021(e)ko martxoaren 16(a)

IBILBIDEA ERDI AROKO GASTEIZEN ZEHAR



Laster ibilaldi bat egingo dugu gure hiriko Erdi Aroko hirigunean zehar.

Ibilbidea egin baino lehen, bisitan kontatuko digutena hobeto ulertzeko, hainbat gauza ikertzea baliagarria izango zaigu.

Hasteko, bideoa ikusiko dugu, baina kontuz! Azken ikerketa historikoek bideoan emango dituzten hainbat datu eta gertakizun beste modu batean izan zirela esaten digute, esaterako, hiriaren eraikuntza-faseen bilakaera. Badirudi hiriaren lehen forua 1150-1157 urteen artean eman zela eta lehen harresia hamarkada batzuk lehenago eraiki zela.


Zenbat ulertu dugun jakiteko, jolas honetan arituko gara denok batera :

2021(e)ko martxoaren 10(a)

CIRA CRESPO HISTORIALARIA

 Gogoratu gaur 19:00etan, Cira Crespo pantailaren beste aldean aurkituko duzuela, bere liburua BAGINEN aurkeztuz. 

Hemen duzue konektatzeko esteka: youtu.be/8cIWJBG1Kpo

Aperitibo gisa hurrengo bideoa ikus dezakezue:

 

2021(e)ko martxoaren 5(a)

ZEIN DA FALTA DEN ZENBAKIA?


 

PREBENTZIOA BIDEAN ETA SUTEETAN

 


Aste honetan Udalak antolatutako beste jarduera batean hartu dugu parte. Bide Hezkuntza eta Suteen aurkako prebentzioa  gaiei buruz gehiago ikasteko. Horretarako suhiltzaile eta udaltzain baten laguntza izan ditugu. Interesgarria izan da beraien egoitzetara egindako bisita. 

 Argazki gehiago HEMEN.

"KONPLIZE DITUT ETA" ABESTIA IKASIKO DUGU

 Goazen kantu alaia ikastera

2021(e)ko martxoaren 3(a)

AITOR VINAGRET GUREKIN ON LINE

 


“Asteazken Kulturalak”
Gaur, martxoak 3, Aitor Vinagret izango dugu pantailaren bestaldean 15:30etik aurrera. Bere amonak kontatzen zizkion istorioak kontatuko dizkigu.

15:30ean sartu HEMEN