2021(e)ko ekainaren 18(a)

AGUR ARANTZABELARI

Agur, agur, agur Arantzabelari
agur, agur, agur jende guztiari.

Txikitatik egon gara gu eta

ondo pasa dugu ikastolan

baina koronabirusa heldu zen

eta ekarri digu nahiko lan

 Agur...

Guretzat luzeegia izan da

azken urtea Covidarekin

zaila izan zen konfinamenduan

egunero bideodeiekin

 Agur...

Institutura joko dugu laster

eta horren irrikitan gaude

lagun berriak egingo ditugu

baina zaharrak ahaztu gabe

  Agur...

Arantzabelatik joango gara

gu ikasturte hau amaituta

ondo pasatzea espero dugu

betiko harremanak sortuta

 Agur, agur, agur,  Arantzabelari
Agur, agur, agur, agur Nereari


Ze irakasle ona izan zaren


txirulan, dantzan eta kantuan


zoriontsu izan zaitez Nerea


zure hurrengo bizimoduan

Agur, agur, agur,  Arantzabelari
Agur, agur, agur, agur Nereari

. .

2021(e)ko ekainaren 4(a)

SANTA KATALINA ETA IRUÑA-VELEIA

Kurtsoa amaitzeko Santa Katalina lorategi botanikora joan gara. Gasteiztik gertu dagoen leku zoragarri hau askorentzat ezezaguna zen.  Ondoren, Trespondeko zubi luze eta polita zeharkatu ondoren, Iruña Veleiako aztarnategira hurbildu gara. Bukatzeko Trespondeseko parkean bazkaldu dugu.

 

 ARGAZKIAK

 

IZKUTATUTAKO ZENBAKIA


 Joko honen kontsigna hurrengo zerrendako lehen zenbakia aurkitzea da. Aurkitu behar duzun zenbakia 4 zifraz osatuta dago (0tik 9ra) eta ez da zerorekin hasten. C zutabeak (zuzena) komunean dauden digituen kopurua adierazten du, eta deduzitu beharreko zenbakiaren posizio berean daude. I zutabeak (okerra) komunean baina posizio berean ez dauden digituen kopurua adierazten du.

 

ORAIN "SIMAMAKA" GORPUTZ ATALEKIN LAGUNDUKO DIOGU:

 BEROTU GORPUTZ ATALAK ETA GOAZEN ABESTERA:

AFRIKARA JOANGO GARA "SIMAMAKA" ABESTERA:

 KURTSO BUKAERA DENEZ BIDAI BAT EGITERA PROPOSATZEN DIZUET:AFRIKARA

2021(e)ko maiatzaren 13(a)

MAKINA SINPLEEKIN JOLASTEN

Gaur egungo hainbat erreminta antzinako zibilizazioek asmatutako makinetan oinarritzen dira. 

 Hauei buruz ikasitakoa ulertu duzun jakiteko, jolas bat proposatzen dizugu.

Ireki ezazu ikus-entzunezkoa, eta egin ezazu azaltzen den simulazioa. 


 

2021(e)ko apirilaren 13(a)

"SAN PRUDENTZIO" JAIAK OSPATZERA GOAZ

 "ERRETRETA" ren doinua abestu eta danborraz joko dugu:

AURKIKUNTZAK HIZKUNTZAN

 

. Euskaraz idatzitako lehen liburua Linguae Vasconum Primitiae dela aipatzen du, eta 1545. urtean argitaratu zela. Ba al dakizu badagoela liburu horren izenburuari lotutako abesti bat?

  1.  Entzun eta abestu.

 

2021(e)ko martxoaren 31(a)

BURU-LANA 2

 

  Aurkitu hurrengo irudian hutsik dauden laukietan jarri behar dituzun bost irudiak, honako hauek kontuan hartuta: 

1.- Eskuineko zenbakiek adierazten dute lerroko zenbat irudi dauden posizio egokian. 

2.- Ezkerreko zenbakiek lerro horretan zenbat irudi sartu behar dituzun adierazten dute. 




2021(e)ko martxoaren 26(a)

GIMNASIA MENTALA

 

Zein da seriea osatzeko falta den zenbakia?

BOOKTRAILER

Zer da Booktrailer bat...?
Booktrailer bat, liburu bat sustatzeko egiten den bideo bat da. Bideo hori interneten argitaratzean irakurle berriak lortzeko aukera handitzen da

Booktrailer baten elementuak:

  1. Liburuaren eta argitaletxearen aurkezpena.
  2. Liburutik hartutako jatorrizko testuak aukeratu. 
  3. Irudiak: Liburuko ilustrazioak erabili eta irudirik ez balu, interneten bilatu ideia bat egiteko baliogarriak direnak.
  4. Idazlearen informazioa eman.
  5. Argitaratua izan den data eta non aurki daitekeen azaldu.

Nola egin Booktrailer bat?

  • Bildu taldeka eta adostu nola egokitu behar duzuen narrazioan egindakoa, Booktrailer baten itxura izan dezan.
  • Sortu Booktrailer bat aurrez aipatu ditugun elementu eta ezaugarriak errespetatuz.
  • Sortutako Booktrailerra gure blogeko  Liburutuberseko atalean publikatuko dugu.

Adibidea:

 

.

2021(e)ko martxoaren 18(a)

BURU-LANA

 

  Aurkitu hurrengo irudian hutsik dauden laukietan jarri behar dituzun bost irudiak, honako hauek kontuan hartuta: 

1.- Eskuineko zenbakiek adierazten dute lerroko zenbat irudi dauden posizio egokian. 

2.- Ezkerreko zenbakiek lerro horretan zenbat irudi sartu behar dituzun adierazten dute. 




ERDI AROKO GASTEIZ - 6. MAILA B

 

Zein polita den gure hiria, eta zenbat historia gordetzen dituen!
Erdi Aroko Gasteiz aztertzeko aukera izan dugu bi adituekin: Beatriz eta Igor
Pistak jarraituz eta argibideen bitartez, Erdi Aroko eraikin, ohitura  eta gertaera garrantzitsu batzuk ikasi ditugu.
Orain badakigu noiz eta nola sortu zen gure hiria!

ARGAZKIAK

2021(e)ko martxoaren 16(a)

IBILBIDEA ERDI AROKO GASTEIZEN ZEHAR



Laster ibilaldi bat egingo dugu gure hiriko Erdi Aroko hirigunean zehar.

Ibilbidea egin baino lehen, bisitan kontatuko digutena hobeto ulertzeko, hainbat gauza ikertzea baliagarria izango zaigu.

Hasteko, bideoa ikusiko dugu, baina kontuz! Azken ikerketa historikoek bideoan emango dituzten hainbat datu eta gertakizun beste modu batean izan zirela esaten digute, esaterako, hiriaren eraikuntza-faseen bilakaera. Badirudi hiriaren lehen forua 1150-1157 urteen artean eman zela eta lehen harresia hamarkada batzuk lehenago eraiki zela.


Zenbat ulertu dugun jakiteko, jolas honetan arituko gara denok batera :

2021(e)ko martxoaren 10(a)

CIRA CRESPO HISTORIALARIA

 Gogoratu gaur 19:00etan, Cira Crespo pantailaren beste aldean aurkituko duzuela, bere liburua BAGINEN aurkeztuz. 

Hemen duzue konektatzeko esteka: youtu.be/8cIWJBG1Kpo

Aperitibo gisa hurrengo bideoa ikus dezakezue:

 

2021(e)ko martxoaren 5(a)

ZEIN DA FALTA DEN ZENBAKIA?


 

PREBENTZIOA BIDEAN ETA SUTEETAN

 


Aste honetan Udalak antolatutako beste jarduera batean hartu dugu parte. Bide Hezkuntza eta Suteen aurkako prebentzioa  gaiei buruz gehiago ikasteko. Horretarako suhiltzaile eta udaltzain baten laguntza izan ditugu. Interesgarria izan da beraien egoitzetara egindako bisita. 

 Argazki gehiago HEMEN.

"KONPLIZE DITUT ETA" ABESTIA IKASIKO DUGU

 Goazen kantu alaia ikastera

2021(e)ko martxoaren 3(a)

AITOR VINAGRET GUREKIN ON LINE

 


“Asteazken Kulturalak”
Gaur, martxoak 3, Aitor Vinagret izango dugu pantailaren bestaldean 15:30etik aurrera. Bere amonak kontatzen zizkion istorioak kontatuko dizkigu.

15:30ean sartu HEMEN

2021(e)ko otsailaren 23(a)

ZURIÑE HIDALGO GUREKIN ON LINE

 Gogoratu, bihar asteazkena, Zuriñe Hidalgoren zuzeneko saioa izango duzuela ikusgai 15:30etik aurrera.
Lehen Hezkuntzako ikasleek idatzitako galdera guztiei erantzuten saiatuko da Zuriñe.
Aukera paregabea, beraz, azken urteetan hain ezagun egin den euskal abeslari eta aurkezlea gertuagotik ezagutzeko.

SARTU HEMEN


 

2021(e)ko otsailaren 19(a)

SANTA MARIA KATEDRALA


https://photos.app.goo.gl/gm1iSXbDL1cbx2f68
 
 BISITAREN ARGAZKIAK

Berriz ere Katedrala bisitatzeko aukera izan dugu. Aurreko ikasturtetan ikasitakoa gogoratu eta hobeto ulertzeko baliogarria izan zaigu: bere historia, estiloa, gaixotasunak, konponketak... eta gure hiriarentzat duen garrantzia, besteak beste. Katedraleko irudiak ikusi nahi badituzue, bertako web-gunean sartu besterik ez duzue, bisita birtuala eta guzti: Ibilbide birtuala.

NUTRIZIO-FUNTZIOA


 

ZEIN DA ERANTZUNA?


 

2021(e)ko otsailaren 17(a)

BISITA SANTA MARIA KATEDRALERA: JOLASAK

 

Ikasitakoaz jabetzeko jolasa:


https://create.kahoot.it/share/a9677e09-7473-46da-ba79-f592be6d0685



 Katedral baten elementu arkitektonikoak ezagutzeko jolasa:

https://es.educaplay.com/recursos-educativos/c-179673-1-hiztegia_1.html


Katedralean jende asko ari da lanean; horien lanbideak ezagutzeko urkatu-jolasa,  guztira 13 lanbide daude.

https://www.flippity.net/hm.asp?k=1CVc2kT0YcVRdhkBhY313IVyFN7iXFarUSj0RWBVKkt0

BISITA SANTA MARIA KATEDRALERA

 

Irteera hau egin baino lehen, katedralean egiten ari diren zaharberritze-lanak ezagututzeko, bideo hauek ikusiko ditugu:
  • "Laiaren fitxategi sekretuak - Misioa katedralean". Bisita LHko 6. maila. Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak eta Santa Maria Katedrala Fundazioak eginiko DVDa.
  • Vitoria-Gasteizko Santa María Katedrala. Historia eta egindako azterlanak.

2021(e)ko otsailaren 12(a)

INAUTERIAK 2021

 

Inauteriak hasi dira eta arratsaldean jaia antolatu dugu ikastolan. Dantza egin ondoren ogia txokolatearekin jan dugu.



.
 

"Katu bazen behin...Gasteizen" ipuina

 

Santa Maria Katedralaren sekretu guztiak ezagutzeko,  "Katu bazen behin...Gasteizen" ipuina irakurriko dugu.
(Ainhoa Gomez, idazlea; Ismael García, marrazkilaria. Santa Maria Katedrala Fundazioa)

Ipuinean aurrera egin ahala, hainbat galdera egingo dituzte. Erantzun galdera horiek aurrera egin baino lehen.
https://drive.google.com/file/d/0B1M94SiEUhcPSXFGQlBqdkFRcUE/view


Liburua deskargatzeko esteka:

DIGESTIO APARATUA

 

2021(e)ko otsailaren 10(a)

ARGIXORGIN LIBURUAREN TERTULIA

 


Argixorgin liburua irakurtzen amaitu dugu, eta ikusi dugu liburu bat dibertigarriagoa eta motibagarriagoa izaten dela inorekin partekatzen dugunean. Gainera, irakurketarekin gozatu eta ikasteaz gain, gauzak partekatzen, komunikatzen eta entzuten ere ikasi dugu, beste gauza batzuen artean. 

Gaur liburu honi buruzko tertulia prestatu dugu, horretarako hiru talde egin ditugu.

1. taldearen tertulia  entzuteko klikatu HEMEN 

2. taldearen tertulia  entzuteko klikatu HEMEN 

3. taldearen tertulia  entzuteko klikatu HEMEN