Aurten irakurtzeaz gain, beste betebehar bat ere proposatu nahi dizuegu udan egiteko. Zuen berri izan nahi genuke eta horretarako badakigu zer egin dezakezuen: argazki bat eta testu txiki bat idatzi gure kortxo birtualetan.Goiko aldean daude eta gela bakoitzak berea du, gogoratu pasahitza behar dela sartzeko. Horrela, denok izango dugu elkarren berri. Edozein izan daiteke gaia: oporrak, mendi buelta bat, lagun berriak, bidaiak, zuen herriko argazki bat, herriko laguntaldea... Ez zaitezte alferrak izan, bi hilabetetan egongo da zer kontatu, eta argazki batekin laguntzen baduzue askoz hobe.
Ondo pasa oporrak!