2019(e)ko abenduaren 20(a)

GABONETAKO JAIALDIA




Oporren bezperan, urtero bezala, gabonetako jaia ospatu dugu ikastolan. Dantzak, abestiak, bertsoak, opariak, askaria eta Olentzeroren bisita ere bai. Guk bertsoak bota ditugu eta bideo honetan zein ondo egin dugun ikus dezakezue. Primeran pasa dugu eta opari pilo bat jaso dugu, zergatik ote?

Gabonetako jaialdian ateratako argazkiak ikusi nahi badituzue, sartu HEMEN

Ondo pasa oporrak!



 


GABONETAKO ASMAKIZUNA



2019(e)ko abenduaren 19(a)

BIZITZA JIRABIRAN

Handitzen-handitzen ari gara. Hazi eta hazi, ikasi eta ikasi. Zenbat gauza ikasi ditugun orain arte!  Hori da zortea!!!!

Elkarbizitzan, elkarrekin gauza asko ikasi ditugu 1. unitate honetan: Lurraren mugimenduak, urtaroak, unibertsoa, landareen mundua, sinbologia, neguko ospakizunak, olerkiak, gure denbora antolatzen...  Gaur ikastolan ikasi dugun hori,  2. eta 3. mailetako  ikasleekin  partekatzeko aukera izan dugu.
Primeran egin dugu eta denok asko ikasi dugu!


https://photos.app.goo.gl/e3cn5Ds3QX1j7UC97


2019(e)ko abenduaren 10(a)

FOTOSINTESIA

Zaila da azaltzea zer den FOTOSINTESIA. Gaur gai ikusi dugu eta prozesuaren garrantziaz hitz egin dugu. Hala ere, zalantza asko geratu dira argitzeko. Bideo hauek ideia nagusia hobeto ulertzen lagunduko digute.



2019(e)ko abenduaren 5(a)

PANTAILA SEGURUAK

Gaur "Pantaila Seguruak. Internet eta sareak" programa landu dugu.  Beste gauza batzuen artean, gizarte sareak oso tresna lagungarriak direla ikasi dugu. Baina, bisitan etorri zaigun udaltzainak ondo azaldu digun bezala, arriskuak ere badituzte; esaterako, mehatxu pertsonalak, intimitatearen aurkako delituak, iruzurrak, eduki desegokiak eskura izatea, etab. Gainera, adin txikikoak izanda, arriskuak eta delituak larriagoak dira.

Komunikabide elektronikoak nola erabili behar ditugun aztertu dugu: Interneta, sakelako telefonoa, korreoa... Hau da, IKTak modu seguru eta arduratsu batean nola erabili ikusi dugu; oso erraza baita neurri batzuk hartu ezean edonork gure dispositiboetan dugun datu, irudi, ... guztiak eskuratzea.
Orain gure eskuetan dago hori dena praktikan jartzea.

Familian IKTak erabiltzeko aholkuak eta gidak hurrengo webgunean ikus ditzakegu; beraz, esan gurasoei begirada bat botatzeko:




2019(e)ko abenduaren 1(a)