2021(e)ko ekainaren 18(a)

AGUR ARANTZABELARI

Agur, agur, agur Arantzabelari
agur, agur, agur jende guztiari.

Txikitatik egon gara gu eta

ondo pasa dugu ikastolan

baina koronabirusa heldu zen

eta ekarri digu nahiko lan

 Agur...

Guretzat luzeegia izan da

azken urtea Covidarekin

zaila izan zen konfinamenduan

egunero bideodeiekin

 Agur...

Institutura joko dugu laster

eta horren irrikitan gaude

lagun berriak egingo ditugu

baina zaharrak ahaztu gabe

  Agur...

Arantzabelatik joango gara

gu ikasturte hau amaituta

ondo pasatzea espero dugu

betiko harremanak sortuta

 Agur, agur, agur,  Arantzabelari
Agur, agur, agur, agur Nereari


Ze irakasle ona izan zaren


txirulan, dantzan eta kantuan


zoriontsu izan zaitez Nerea


zure hurrengo bizimoduan

Agur, agur, agur,  Arantzabelari
Agur, agur, agur, agur Nereari

. .

2021(e)ko ekainaren 4(a)

SANTA KATALINA ETA IRUÑA-VELEIA

Kurtsoa amaitzeko Santa Katalina lorategi botanikora joan gara. Gasteiztik gertu dagoen leku zoragarri hau askorentzat ezezaguna zen.  Ondoren, Trespondeko zubi luze eta polita zeharkatu ondoren, Iruña Veleiako aztarnategira hurbildu gara. Bukatzeko Trespondeseko parkean bazkaldu dugu.

 

 ARGAZKIAK

 

IZKUTATUTAKO ZENBAKIA


 Joko honen kontsigna hurrengo zerrendako lehen zenbakia aurkitzea da. Aurkitu behar duzun zenbakia 4 zifraz osatuta dago (0tik 9ra) eta ez da zerorekin hasten. C zutabeak (zuzena) komunean dauden digituen kopurua adierazten du, eta deduzitu beharreko zenbakiaren posizio berean daude. I zutabeak (okerra) komunean baina posizio berean ez dauden digituen kopurua adierazten du.

 

ORAIN "SIMAMAKA" GORPUTZ ATALEKIN LAGUNDUKO DIOGU:

 BEROTU GORPUTZ ATALAK ETA GOAZEN ABESTERA:

AFRIKARA JOANGO GARA "SIMAMAKA" ABESTERA:

 KURTSO BUKAERA DENEZ BIDAI BAT EGITERA PROPOSATZEN DIZUET:AFRIKARA