MUSIKA

2019(e)ko abenduaren 23(a)

OLENTZERO ETA AMILAREN SEKRETUA


http://www.baleuko.com/jokoak/amila/eus/menua/jokoen_menua.html


Jolas dibertigarria egun hauetan ondo pasatzeko!

2019(e)ko abenduaren 20(a)

GABONETAKO JAIALDIA




Oporren bezperan, urtero bezala, gabonetako jaia ospatu dugu ikastolan. Dantzak, abestiak, bertsoak, opariak, askaria eta Olentzeroren bisita ere bai. Guk bertsoak bota ditugu eta bideo honetan zein ondo egin dugun ikus dezakezue. Primeran pasa dugu eta opari pilo bat jaso dugu, zergatik ote?

Gabonetako jaialdian ateratako argazkiak ikusi nahi badituzue, sartu HEMEN

Ondo pasa oporrak!



 


2019(e)ko abenduaren 19(a)

BIZITZA JIRABIRAN

Handitzen-handitzen ari gara. Hazi eta hazi, ikasi eta ikasi. Zenbat gauza ikasi ditugun orain arte!  Hori da zortea!!!!

Elkarbizitzan, elkarrekin gauza asko ikasi ditugu 1. unitate honetan: Lurraren mugimenduak, urtaroak, unibertsoa, landareen mundua, sinbologia, neguko ospakizunak, olerkiak, gure denbora antolatzen...  Gaur ikastolan ikasi dugun hori,  2. eta 3. mailetako  ikasleekin  partekatzeko aukera izan dugu.
Primeran egin dugu eta denok asko ikasi dugu!


https://photos.app.goo.gl/e3cn5Ds3QX1j7UC97


2019(e)ko abenduaren 13(a)

ZENBAKI ARROTZA


Zein da zenbaki arrotza? Zergatik?

2019(e)ko abenduaren 10(a)

FOTOSINTESIA

Zaila da azaltzea zer den FOTOSINTESIA. Gaur gai ikusi dugu eta prozesuaren garrantziaz hitz egin dugu. Hala ere, zalantza asko geratu dira argitzeko. Bideo hauek ideia nagusia hobeto ulertzen lagunduko digute.



2019(e)ko abenduaren 9(a)

ZENBAT KARRATU DAUDE? - ERANTZUNA





Hurrengo estekan ikus dezakezue buruhauste honen erantzuna:

2019(e)ko abenduaren 5(a)

PANTAILA SEGURUAK

Gaur "Pantaila Seguruak. Internet eta sareak" programa landu dugu.  Beste gauza batzuen artean, gizarte sareak oso tresna lagungarriak direla ikasi dugu. Baina, bisitan etorri zaigun udaltzainak ondo azaldu digun bezala, arriskuak ere badituzte; esaterako, mehatxu pertsonalak, intimitatearen aurkako delituak, iruzurrak, eduki desegokiak eskura izatea, etab. Gainera, adin txikikoak izanda, arriskuak eta delituak larriagoak dira.

Komunikabide elektronikoak nola erabili behar ditugun aztertu dugu: Interneta, sakelako telefonoa, korreoa... Hau da, IKTak modu seguru eta arduratsu batean nola erabili ikusi dugu; oso erraza baita neurri batzuk hartu ezean edonork gure dispositiboetan dugun datu, irudi, ... guztiak eskuratzea.
Orain gure eskuetan dago hori dena praktikan jartzea.

Familian IKTak erabiltzeko aholkuak eta gidak hurrengo webgunean ikus ditzakegu; beraz, esan gurasoei begirada bat botatzeko:




ASMAKIZUNEN ERANTZUNAK


1. - Txapela
2. - Sokatira
3. - Frontoia
4. - Aizkora
  5. - Trainerua

2019(e)ko abenduaren 1(a)

5. ASMAKIZUNA

ITSASOAN DABIL
IGERIAN JAKIN BARIK,
LEHORREAN ALDIZ,
EZIN DA IBILI.

2019(e)ko azaroaren 30(a)

4. ASMAKIZUNA

MENDIAN ZALAPARTATSU
ETA EGURRAREN DEABRU,
ETXEAN DESKANTSU, PAKETSU.
NOR NAIZ NI?

2019(e)ko azaroaren 29(a)

3. ASMAKIZUNA

PILOTA GUZTIEK
AURPEGIAN JOTZEN NAUTE;
BAINA NIK MINIK EZ, HARRIZKOA NAIZENEZ.

2019(e)ko azaroaren 28(a)

2. ASMAKIZUNA

BI TALDE ELKARREN AURKA,
BI TALDE INDARREZ TIRAKA,
BI TALDEEN ARTEAN SOKA
MINAREN MINEZ OIHUKA.

2019(e)ko azaroaren 27(a)

1. ASMAKIZUNA



GAUA BEZAIN BELTZA,
TXAPELDUNAREN ESTALKIA
 ETA EZ DA ATERKIA.

EUSKARA ASTEA ETA ASMAKIZUN LEHIAKETA


Euskararen Astean murgilduko gara berriro eta asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Gaur hasita eta igandera arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.
Hona hemen arauak:
1. Bost asmakizun izango dira, gaur lehena eta igandean  azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin: HERRI KIROLAK
5.Parte hartzen duten guztientzat izango dugu oparitxoren bat.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 2a, astelehena izango da.


Animo eta denok parte hartzera!
ARABAN BOGA BOGA, EUSKARA GORA DOA

2019(e)ko azaroaren 26(a)

EUSKARA ASTEA

Euskararen Astean murgilduko gara berriro.



Animo eta denok parte hartzera! ARABAN BOGA BOGA, EUSKARA GORA DOA



SCRATCH

https://scratch.mit.edu/


Scratchi buruzko informazioa HEMEN

2019(e)ko azaroaren 11(a)

URTE SASOIAK

http://urtesasoiak.com/
Urteko sasoi nagusiei lotutako ospakizun eta ohituren inguruko informazioa jasotzeko webgunea:

URTE SASOIAK

2019(e)ko urriaren 31(a)

2019(e)ko urriaren 30(a)

2019(e)ko urriaren 29(a)

ASTROEN ARGAZKIAK

Irudian klik eginez gero, astroen argazkiak ikusiko dituzue.


2019(e)ko urriaren 26(a)

URTAROEN MAKETA EGITEN

https://photos.app.goo.gl/Qffs485dGY3KEAe87

Gaur proiekturako urtaroen maketa egiten ibili gara.

2019(e)ko urriaren 25(a)

2019(e)ko urriaren 18(a)

ZEIN DA FALTA DEN ZENBAKIA?



Zein da falta den zenbakia? Zergatik?

2019(e)ko urriaren 16(a)

THATQUIZ

Matematika jorratzeko gune interesgarri bezain erabilerraza da Thatquiz. Hemen matematika lantzeko  ariketa mordo dago. Animo!





2019(e)ko urriaren 14(a)

EGUZKI SISTEMA 3D


Eguzki-sisteman bidaiatu nahi? Klikatu irudian eta...aurrera!

KODETU

http://kodetu.org/


Noizbait programatu al duzu? Uste duzuna baino errazagoa da, eta zure inguruan duzun teknologia erabiltzeko balio du. Kodetu-rekin programazioa zer den ulertu eta zure lehen programak idazteko gai izango zara, geroz eta zailagoak diren erronkak gaindituz.


Erronka guztiak gainditzeko prest?

Animo!

2019(e)ko urriaren 7(a)

KANARIETAKO TELESKOPIO HANDIA

Galileoren garaitik gaur egunera unibertsoari behatzeko tresnak asko garatu dira. Ikus ezazue Kanarietako behatokiari buruzko bideoa.



2019(e)ko urriaren 4(a)

HERBARIOA PRESTATZEN

Gaur txango txiki bat egin dugu Aranako parkera, bertan ekintza desberdinak egin ditugu. Lehenik eta behin, ikasleak binaka jarri dira eta bikoteka zuhaitz bat aukeratu dute. Ondoren, zuhaitz horren hostoak jaso dituzte lurretik eta koadernoan zuhaitzaren eta hostoaren marrazkia egin dute.
Esan beharra dago, bai ikasleek bai irakasleek disfrutatu dugula egindakoarekin; horren froga dira ondorengo argazki hauek:

https://photos.app.goo.gl/CtWgNwxDxcd2sihb9



LIVEWORSHEETS

https://es.liveworksheets.com/workbooks/
Liveworksheets-en izena emango dugu eta matematikako fitxak paperean egin beharrean han egiteko aukera izango dugu.

2019(e)ko irailaren 27(a)

BLOCKLY-GAMES


https://blockly-games.appspot.com/?lang=eu




Biharko programatzaileentzako jokoak





2019(e)ko irailaren 26(a)

IZARREN HAUTSA


“Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai” dio Xabier Leteren abestiak.

Esaldi horrek biltzen du gai honetan landuko duguna: Unibertsoa eta bizidunak.


Hurrengo bideoan abesti honen Ken Zazpiren bertsioa entzun dezakezue:





 Eta zuk zein bertsio duzu gustuko?

2019(e)ko irailaren 24(a)

AHOTS GRABATZAILEA




Hurrengo estekan grabaketak egiteko luzapena aurkituko duzue:


https://chrome.google.com/webstore/detail/voice-recorder/jehegmanppiacmmpiifhjalpkigpcida/related?hl=es

Instalatu eta horrela, aiton-amonei egin behar diezuen elkarrizketa grabatzeko prest egongo zarete .

2019(e)ko irailaren 23(a)

GARAI BATEKO KONTUAK

Bideo honetan, bi emakume ageri dira hizketan garai bateko (haurtzaroko) bizimoduaz:

• Garai bateko jolasak
• Erregeetako opariak
• Festetara nola joaten ziren
• Eskolaz kanpoko ekintzak



Garai bateko kontuak from Ikaselkar on Vimeo.



Gaur egun, berdin egiten al dugu? Zer egiten dugu berdin? Eta zer ez?

Zer izan da gehien harritu zaituztena?

2019(e)ko irailaren 16(a)

BIZITZA JIRABIRAN


Hona hemen 5. mailako 1. proiektua: BIZITZA JIRABIRAN



Bizitza Jirabiran from Ikaselkar on Vimeo.


Bizitzako gure zikloan besteengandik ikasten dugunez, belaunaldiz belaunaldi jaso ditugun jakintzek eta horiek transmititzeak duten garrantziaz ohartuko gara proiektu honetan.

 Bizimoduak aldatu egiten dira, baina aldaketa horiek aurrekoengandik jasotakoa barneratuz bideratzen direla aztertuko dugu.

2019(e)ko irailaren 12(a)

GOGOETAK




 Nola ikusten duzu zeure burua 5.mailan?
- Iazko kurtsoarekin alderatuta zein izango da desberdintasuna?
- Zure ustez nola moldatuko zara ikaskideekin? eta irakasleekin?
- 5.maila zoragarria izateko nolakoa izan beharko litzateke?

Pentsa ezazu eta kontaiguzu iruzkinetan.

2019(e)ko irailaren 9(a)

ONGI ETORRI 5. MAILARA



Ongi etorri Arantzabela ikastolako blog berri honetara: ARANTZABELISTIKOAK

Bertan argitaratuko ditugu bi ikasturte hauetan egingo ditugun jarduerak, argazkiak, lanak, jolasak... Klasean erabiliko ditugun baliabide asko  ere jarriko ditugu hemen.


Post edo sarrera bakoitzaren azpian iruzkinak egiteko aukera izango duzue eta benetan eskertuko dizkizuegu. Zuen gustukoa izan dadila espero dugu.

Itziar eta Karmele