MUSIKA

2019(e)ko azaroaren 30(a)

4. ASMAKIZUNA

MENDIAN ZALAPARTATSU
ETA EGURRAREN DEABRU,
ETXEAN DESKANTSU, PAKETSU.
NOR NAIZ NI?

2019(e)ko azaroaren 29(a)

3. ASMAKIZUNA

PILOTA GUZTIEK
AURPEGIAN JOTZEN NAUTE;
BAINA NIK MINIK EZ, HARRIZKOA NAIZENEZ.

2019(e)ko azaroaren 28(a)

2. ASMAKIZUNA

BI TALDE ELKARREN AURKA,
BI TALDE INDARREZ TIRAKA,
BI TALDEEN ARTEAN SOKA
MINAREN MINEZ OIHUKA.

2019(e)ko azaroaren 27(a)

1. ASMAKIZUNA



GAUA BEZAIN BELTZA,
TXAPELDUNAREN ESTALKIA
 ETA EZ DA ATERKIA.

EUSKARA ASTEA ETA ASMAKIZUN LEHIAKETA


Euskararen Astean murgilduko gara berriro eta asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Gaur hasita eta igandera arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.
Hona hemen arauak:
1. Bost asmakizun izango dira, gaur lehena eta igandean  azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin: HERRI KIROLAK
5.Parte hartzen duten guztientzat izango dugu oparitxoren bat.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 2a, astelehena izango da.


Animo eta denok parte hartzera!
ARABAN BOGA BOGA, EUSKARA GORA DOA

2019(e)ko azaroaren 26(a)

EUSKARA ASTEA

Euskararen Astean murgilduko gara berriro.



Animo eta denok parte hartzera! ARABAN BOGA BOGA, EUSKARA GORA DOA



SCRATCH

https://scratch.mit.edu/


Scratchi buruzko informazioa HEMEN

2019(e)ko azaroaren 11(a)

URTE SASOIAK

http://urtesasoiak.com/
Urteko sasoi nagusiei lotutako ospakizun eta ohituren inguruko informazioa jasotzeko webgunea:

URTE SASOIAK